Imperial State Electric – Highlights – Kilauea
Eguna/Ordua
2015/09/25
ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Muga taberna, Power records)
Txarteldegia: 18 €
IMPERIAL STATE ELECTRIC
Imperial State Electric-en aurreko bisiten arrakastaren ondoren, suediar rock banda berriro etorriko da bere azken lana aurkeztera, “Honk machine” (Psychout), Nicke Anderssonek gidatzen duen taldearen laugarrena. Andersson The Hellacopters, Entombed, The Solution eta Death Breath bandak sortzeagatik ere bada ezaguna.
Dantzan egiteko prest egon zaitez. Imperial State Electric-ek rock´n´rolla ekarriko digu, melodiarik onenen sortzaileei ohore eginez, The Beatles edo Steve Jonesetik Stanley Eisenera, Laura Lee, Fred Sonic Smith edo Chuck Berrytik igarota.
HIGHLIGHTS
Highlights Arrigorriagako bandak Bilbo Hiriko Pop Rock Lehiaketaren XVI. edizioko Euskal Herriko Bandarik Onena saria irabazi zuen, eta Airbourne, Horisont eta Michael Monroerekin partekatu dute oholtza.
KILAUEA
Kilauea 2010ean sortu zen Infernuko Panpinak Durangaldeko banda banatu zenean. Euren ezinbesteko eraginen artean High Energy Rock and Roll dago: Bacyard Babies, Gluecifer, Flaming Sibeburns, baita garage eta proto-punka ere: MC5, Los Stooges, Radio Birdman, eta Kiss klasikoak ere bai.