Izar & Star VI: Anari vs. Mi Minor – Tulsa vs. Bob Dylan
Eguna/Ordua
2016/01/15
ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 12 €
Izar & Star VI
ANARI vs. MI MINOR (Low, Walkabouts, Nick Cave…)
TULSA vs. BOB DYLAN (“Highway 61 Revisited”)
Izar & Star zikloak bi emakume protagonista dituen oso kontzertu berezia aurkezten du: alde batetik, Anari, seguruenik inoizko rock artista euskaldunik garrantzitsuena, bakar-bakarrik “mi minor” klabean, bere lehen akordean, arituko da. Horrela, bere karrera bikaineko hainbat kanta berridazteaz gain, 90eko hamarraldiko zenbait harribitxirekin sintonizatuko du: Low, The Walkabouts eta beste sorpresaren bat.
Bestetik, Tulsa izango dugu. Electrobikinis taldean aritu ostean, Miren Izak Madrilen osatu zuen banda dugu hau. Lau disko aparta kaleratu ditu, fintasun mingotsez beteak. Eta oraingo honetan, 60ko erdialdeko funtsezko Dylanen “Highway 61 Revisited” mitikoaren irakurketa pertsonala ekarriko digu, boskote formatuan, bi teklatu-jotzaile eta Alfredo “Lee Perk” Niharraren kolaborazioarekin.
“Araña” abestuko ote dute elkarrekin, “Espera la pálida”n elkartu zituen abestia? Nick Caveren kanta horretan besarkatuko dituzte beren ahotsak? Emozioa antzematen da.