Izar & Star VI: Margo Cilker & The Drunken Angels vs. Lucinda Williams – La Costa Oeste vs. Crosby, Stills & Nash
Eguna/Ordua
2016/02/18
osteguna
21:30
Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Izar & Star VI
MARGO CILKER & THE DRUNKEN ANGELS vs. LUCINDA WILLIAMS (“Car wheels on a graved road”)
LA COSTA OESTE vs. CROSBY, STILLS & NASH
Margo Cilker San Franciscoko abeslaria Getxora etorri zen duela urtebete gitarra eta mandolina eskuan, eta ahots zoragarria ere bai. Lucinda Williams ospetsu berehala bihurtu zuen“Car wheels on a graved road” (1998) diskoa eskainiko digu, banda izugarriak lagunduta: Daniel Merino eta Pit Idoyaga gitarristak, Juan Uribe baxu-jotzailea eta Natxo Beltrán bateria, Smile, Dead Bronco, The Fakeband, Atom Rhumba edo Gariren bandako kideak, besteak beste.
Bestalde, La Costa Oeste Daniel Merinok, Pit Idoyagak eta Peter Abels holandarrak osatzen dute, eta Crosby, Stills & Nash folk-rock talde handiaren musika ekarriko digute, Jokin Salaverria baxu-jotzaileak lagunduta.