Jabier Muguruza: disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa
Eguna/Ordua
2019/11/12
Asteartea
11:00
Goiko aretoan.
Doako sarrera
JABIER MUGURUZA
Geltokiak izarretara disko-liburu berriaren aurkezpen prentsaurrekoa.
Barnasants Festibalaren 25. urtemugaren kariaz, Pere Camps zuzendariak enkargu berezi bat egin zion Jabier Muguruzari; konkretuki, iraganeko euskal kantagintzaren errepaso bat egitea, Jabierren ikuspuntutik. Atzera begiratze bat, nostalgiarik gabea, baina maitasunez erreibindikatuko zuena ondare hori (eta, bide batez, beste hainbat euskal egilena).
Ezinbestez, proposamenak zenbait muga finko behar zituen eta azkenik Muguruzaren aukera kontzeptuala izan zen 15 kanturen bertsioak egitea, 80. eta 90. hamarkadetakoak; itzal handiko euskal egileen kantuak, Jabierren baitan leku berezia eta kuttuna okupatzen dutenak.
Eta obra borobiltzeko, Bernardo Atxagaren testua, proiektu honetarako espreski idatzia: “Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat”
Disko-liburua Iñigo Muguruzari dedikatua dago, in memoriam.