Jabier Muguruza: “Leiho bat zabalik” disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa

Jabier Muguruza: "Leiho bat zabalik" disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa


Eguna/Ordua
2017/10/25
Asteazkena
11:00

Goiko aretoan.

Doako sarrera

JABIER MUGURUZA
Leiho bat zabalik disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa.

Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakarinstrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.
Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).
Hala ere, eta aldaketak aldaketa, Jabierren jarraitzaileak berehala ezagutuko ditu bere ohiko estiloa eta nortasuna: tempo lasaiak, hitz intimistak belarrira xuxurlatuak, dotorezia melodietan, emozioen alkimia…
Hitzak, ohizko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz.
Bestalde, esan beharra dago musika guztiak Jabierrenak direla.
Grabaketa, bi fasetan burutu da: lehenengoa (ahotsak eta gitarrak), Beran, Atala estudioan, Iñigo Irazokiren eskutik, eta bigarrena (elektronika eta nahasketak), Zaragozan, Carasueñoren ardurapean.
Irungo kantaria behin eta berriz errepikatzen ari den gisan, kulturarako garai ilun hauetan, ilusioa eta gogoari eusteko apustu kementsua da orain aurkezten duen Leiho bat zabalik hau.
Azkenik, esan, zuzenean Ander Mujika eta Jabier Muguruza arituko direla disko berria aurkezten.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

the-unfinished-sympathy-cala-ventomatt-hollywood-and-the-bad-feelings-kutxa-beltza