Jon Maia – Albaola Itsas Faktoria

Jon Maia - Albaola Itsas Faktoria


Eguna/Ordua
2016/02/24
Asteazkena
11:00

Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia

Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.
400 urte beranduago itsas arkeologiarentzat eredugarri izango zen urazpiko indusketa hasi zuten. Parcs Canadako arkeologoek. 30 urtetako ikerketaren ostean ondoen ezagutzen den XVI. mendeko itsasontzia da eta UNESCO-ren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikurra bihurtu da.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan eta Kanadako Gobernuaren laguntzarekin berriz eraikiko da San Juan baleontzia Pasaian. XVI.mendean Europa eta Amerika elkartzen zituen era berean San Juan baleontziak bi herrialde hauek batuko ditu etorkizunerantz nabigatuz, iragan partekatu aberats horri jarraipena emanez.
Jon Maia bertsolari eta idazleak, Albaola Itsas Faktoria egiten dabilen baleuntziaren eraikitze lanen berri emango digu bai eta Euskal Itsas Ondarea lantzeko eta ezagutarazteko egiten dituzten egitasmo ezberdinen berri.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Audience-Kafe-Antzokia-Jai-alai-bluesENKORE-KAFE-ANTZOKIA