Joseba Irazoki – “Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) disko berriaren aurkezpena (Kutxa Beltza aretoan)

Joseba Irazoki - "Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) disko berriaren aurkezpena (Kutxa Beltza aretoan)


Eguna/Ordua
2025/03/06
Osteguna
20:15

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze). Txarteldegian: 15 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

JOSEBA IRAZOKI

 

 

Otoroku harro sentitzen da Joseba Irazokiren album miragarri eta liluragarri hau aurkeztean: bakarlari modura egindako gitarra inprobisazioen bilduma bat. 23 pistatan zehar, albumaren bi zatiek ia ispilu fraktral gisa jokatzen dute; bietako bakoitzak ezin konta ahala maneratan islatzen du bestea, entzunaldi bakoitzean hari eta konplexutasun berriak agerrraraziz.

 

Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) dugu 2017an Irazokik berak plazaratu zuen Gitarra Onomatopeikoaren jarraipena, eta album hari zerion batere loturarik gabeko jakin-min baten sentipena berriz ere aurkitzen dugu honetan, baina are gehiago handitua. Uztartu egiten dituelarik gitarrarekiko konpromiso erabatekoa eta ukimenezko arintasun bat, ia egorik gabea,  Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) honek oinarritzat hartzen du Gitarra Onomatopeikoa haren gama zabala, eta emaitza zinez zorabiagarria da.

Diskoa irekitzen duen Ro 276ko tonu-soinu itxi eta melodia urragarrietatik hasita, 3KOko bultzada hipnotiko eta hunkigarriraino; 396267ko estribillo irrikatsu eta krepuskularrak eta MUko joaldi delikatu eta harmonikoa; HOR CHESHIRE HOTELeko birtuosismo akustikotik OSOLeko duo elektroniko erdi-nahasiraino, Irazokik kolore-paleta harrigarriro zabala baliatzen du. Hala ere, deus ez da bortxatua denik nabari, deus ez da erakusteagatik egiten; sentitzen da jakin-min eskuzabal bat eta bihotz irekitasun guztizkoa, horixe besterik ez.

Beste esku txikiago batzuetan, estilo nahiz forma aldetik hain zorabiagarria den ibilbide honek helmugaren sakontasunera ez iristeko arriskua izanen luke, baina Irazokik ez du irudimenik falta bere instrumentuaren ahalbide guztiei ekiteko, eta gainera saiakera hori azken porturaino eramateko behar diren gaitasun teknikoen jabe da. Konposizio bakoitzean proposatzen zaigun lehen asmoak beti harrituko gaitu; aukera guztiak ateratzen dira jokora, deus gorde gabe, eta ekimenaren emaitza da sormenaren indar erakustaldi bat, piezaz pieza dena batzearen ondorioz osotasun bat lortzeko, atalen batuketa hutsa baino askoz ere handiagoa dena.

Aspalditik OTOren faboritoak diren Rhodri Davies eta Raphael Roginskiren ekarpenekin, ofizio eta ikuskera apartako obra da Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), bestelako zerbait.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search