Kafe Solasak: “Gu, kontsumitzaile”
Eguna/Ordua
2015/12/10
osteguna
10:30 / 17:30
Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia
Abenduan, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleek mintzamena lantzeko aukera izango dute, eta World Café formatuaz baliatuko dira gaurkotasun eta interes handia duen gai baten inguruan eztabaidatzeko. Oraingo honetan, eta aurten ospatzea tokatzen den Truke Azokaren bueltan, gure kontsumo ohiturak eta portaerak aztertuko dituzte.
Elkarrizketa eta gizarte ikasketarako sare informalak sortzea ahalbidetzen duen metodologia da World Café-a, erakunde edo komunitate baten garrantzizko kontuen inguruko esperientziak pertsona ugarien artean komunikatzea eta trukatzea laguntzen duena. Mahai batean mamitzen diren elkarrizketek osotasunaren eredu bat islatzen dute, beste mahaietan ere elkarrizketak lotzen dituena. Bukatzeko, elkarrizketetan esandakoa guztien artean komentatu ohi da.