Prentsaurrekoa: “Kantu bat gara”. Jon Maia (Goiko aretoan)

Prentsaurrekoa: "Kantu bat gara". Jon Maia (Goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2023/11/08
Asteazkena
11:30

Doako sarrera.

 

 

 

 

Parte hartzaileak: Jon Maia (egilea) Andres Camio, Jitu (elkar musika) eta gonbidatuak

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko/liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gararekin.

Lan honetan kantu berriak izango dira gehienak eta 4 bertsioak (Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak, Gari).

Kantu berri bat garak ere goi mailako kolaboratzaileak ditu: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta, hemen dator ustekabeko handia, bere milaka jarraitzailerentzat eta euskararentzat ere opari bat izango dena: Silvio Rodriguez.

Liburuari dagokionez, berriz, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search