Kherau
Eguna/Ordua
2015/01/08
osteguna
21:30
Doako sarrera
Ateak 21:00etan zabalduko dira
KHERAU
“Aukhera” disko berriaren aurkezpen kontzertua
KhERAU Bizkaiko honako bost lagun hauek osatzen dute:
Gaizka Andollo: kajoia, djembea eta perkutsioak;
Aitor Esteban Etxebarria: baxu elektrikoa eta bertsoak;
Iker Lope de Bergara: ahotsa, txirulak eta albokak;
Ibon Ordoñez: ahotsa, gitarra, bouzouki eta mandolina;
Alex Garcia: ahotsa eta trikia;
Kajoiak, baxuak eta bouzouki irlandarrak osatzen duten zimendu erritmiko sendoan oinarriturik, flauten eta trikiaren melodiak garatzen dira ahots eta landutako koruekin batera. Melodia zaharretatik zein sortu berrietatik abiaturik, euren kantei interpretazio garaikidea ematen saiatzen dira: tradizioa eta originaltasunaren arteko erdibidea bilatuz.
AUKHERA (Gaua Records, 2014) deritzo euren azken diskoak: “Odoltsua, mingorra, luzea. Hesteetatik datzitako akordeak, ekiaren egusentiari begirako hausnarrak, eta taberna-zulo giroko elkarrizketa-pasarteak. Esku-hartzea behar izan duena eta arrakalak sortu dituena. Alea jaso orduko, entzule, dakizula zornea garbitu diegula gure zauriei, baina orbanak lekuko, ez gara lehengo berberak”, diote taldekideek lan honen inguruan.