Kike Amonarrizen hitzaldia – “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?”
Eguna/Ordua
2025/01/21
Asteartea
11:00 eta 16:15
Doako sarrera
*Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.
Kike Amonarrizek euskararen inguruan egunero-egunero zabaltzen diren uste okerrak gezurtatzen lagunduko digu, umorea inoiz galdu barik, eta euskarak dauzkan hainbat eta hainbat alde positibo gogorarazi.
Amonarrizek Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan. Tolosako udaleko euskarako teknikaria, SIADECO elkarteko soziolinguista eta, 2019tik 2022ra, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ere izan da, besteak beste. Azken urte hauetan, euskararen inguruko hitzaldi dibulgatibo ugari eman ditu Euskal Herrian zehar, eta soziolinguistikaren inguruko hainbat artikulu idatzi.