Kirmen Uribe: “Elkarrekin esnatzeko ordua” liburu berriaren aurkezpena
Eguna/Ordua
2016/11/22
Asteartea
19:30
Doako sarrera
Karmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek Gerra Zibilean eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.
Elkarrekin esnatzeko ordua da Kirmen Uriberen nobela berria. Arnas luzeko lana, egiazko familia baten bizipenak jasoz gure herriaren historia garaikidea kontatzen duena: gure amets eta ezintasunen kronika.