Koldo Amestoy istorio kontalaria “Harriola-marriola”
Eguna/Ordua
2014/12/10
asteazkena
11:00-18:30
Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
Arratsaldeko emanaldia: doako sarrera
Koldo Amestoy istorio kontalaria “Harriola-marriola”
Publiko nagusiarentzako ikuskizuna
Euskal Herrian kontatzen da, artzain batek mendi batean aurkitu zuela behin harri zabal bat, izkin batean grabatuta zeukala : “Itzuliko nauenari ez zaio damutuko…” Koldok harri berezi honen inguruan eraiki du bere ipuin ikuskizuna. Harlauza azpian zer ote den galderari erantzun nahiz, lurpeko mundu sakoneraino eramaten gaitu. Lurpeko bidaia hori, lurgain honetako bizitzari begiradatxo bat emateko aitzaki bat, besterik ez balitz?
Jarraian, Koldo Amestoyren 2011 urteko ikuskizunaren bideoa: