Kutxa Beltza: Bullet Proof Lovers – Kris Rodgers & The Dirty Germs (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2015/05/12
asteartea
20:30
Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Kutxa Beltza
BULLET PROOF LOVERS
KRIS RODGERS & THE DIRTY GERMS
Bullet Proof Lovers donostiar banda Nuevo Catecismo Católico, Discípulos de Dionisos, Txorlitohead, Ladislao eta Señor No taldeetako kideek osatzen dute. Power popeko ikono den Kurt Baker iparamerikarra dute abeslari. Euren soinua rock gogorraren eta power pop-aren arteko nahasketa da, baina punk-aren indarrarekin. 2014ko abenduan euren lehen mini LP-a editatu zuten, eta bertan taldearen kontzeptuaren erakusgarri zehatza topa dezakegu: rock gogor baina melodikoko zazpi kanta izugarri. Ghost Highway Recordings Madrilgo zigiluan, Lisaboko Carlos “Txap” Osinagak grabatu zuen Bonberenean eta Nashvilleko Nebulon II estudioan nahastu eta ekoitzi zuen Wyatt Funderburkek (The Explorer’s Club). “It’ll be allright” The Coolest Song in The World aukeratu dute Bruce Springsteenen E Street Bandeko kide eta The Sopranos telesaileko aktore famatua den Steven Van Zandtek zuzentzen duen “Little Steven’s Underground Garage” prestigio handiko irratsaioan.
Kris Rodgers Kurt Baker Bandeko kidea da. The Connection eta The New Trocaderos bandekin dago lotua bere izena, eta orain Kris Rodgers & The Dirty Germs aurkezten digu, Portlandetik datorren rock’n’roll banda. “Headlines” diskoa aurkeztera datoz, taldearen soinua honela definitzen duten abesti sorta bat: Elton John, Cheap Trick eta Billy Joelen arteko nahasketa.