Kutxa Beltza: DeWolff (goiko aretoan)

Eguna/Ordua
2016/04/28
osteguna
20:30
Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 12 €
Kutxa Beltza
DEWOLFF
“Roux-Ga-Roux” disko berriaren aurkezpena
DeWolff etengabeko bilakaeran dabilen taldea da. 2007an, nerabeak baino ez zirelarik, Holandako musika-kritikari asko txundituta utzi zituzten beren erraztasun eta talentuari esker. Gaur egun, bizi- eta musika-heldutasunera helduta, bandak horizonte berriak esploratzen jarraitzen du. “Roux-Ga-Roux” da Dewolffen disko berria: rock, soul, funk eta psikodelia, izugarri sexya, eta teknika- eta konposizio-kalitate itzela.
