KUTXA BELTZA: Eléonore Fourniau (Newroz kontzertua)
Eguna/Ordua
2018/03/25
Igandea
19:30
Ateak 19:00etan zabalduko dira.
Sarrerak: 5 € *(Kafe Antzokia).
*Sarreretako dirua Afrinera laguntza humanitarioa bidaltzeko bideratuko da.
Kutxa Beltza:
ELEONORE FOURNIAU
Bordelarra sortzez, Eléonore Fourniauk 23 urterekin historia ikasketak utzi eta Istambulera jo zuen musika ikasketetan sakondu asmoz. Turkiera eta kurduera menperatzen ditu, eta bere kantutegian inguruko kantu ugari jaso ditu, tartean kurduera, turkiera, zaza eta yazidi hizkuntzetako kantuak ere.
Kurdistanen tradizionala den Bağlama (saz) jotzen du berak, baita Europan garatua den zarrabetea soka instrumentua ere, hango doinu eta erritmoetara ederto egokituta. Azkenaldion nahasketa elektronikoak ere sartu ditu zenbait lanetan, eta 2015eko Cold of Kalandar (Kalandar Sogugu) filmaren soinu bandaren musika konposatu du.
Newroz egunaren karietara Newroz Euskal Kurdu elkarteak antolatutako ekitaldia. Sarrerekin bildutako dirua Afrinera laguntza humanitarioa bidaltzeko bideratuko da. Newroz hitzak urte berria esan nahi du eta kurduen egun nazionaltzat jotzen da. Udaberriko ekinozioa da Kurduen aintzinako erligio zoroastrikoan urtearen abiapuntua, eta eguzkia eta sua kurduen sinbolo nagusiekin lotutako ospakizuna da.