KUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa VI: MARA feat. MILAY (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2017/04/24
Astelehena
19:30
Goiko aretoan. Ateak 19:00etan zabalduko dira.
DOAKO SARRERA
Kutxa Beltza:
MARA feat. MILAY (Emilia Aaltonen, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon)
Oharkabean, gutunak postontzira iristen diren modu horretan heldu zaigu guri Milayren eskutitza, Lost Highwayko edo Caché-ko protagonistei bideozintak nola. Uruguaiko Montevideotik oraingo honetan. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, eta, harekin batera, bere aita Didaskó. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen. Han izan al zen? Ala youtuben? Ezagunak zaizkigu aurpegiak, ahotsak, baina beste filmen batetik ezagutzen ditugu agian. Geroztik, urterik urte eta ipuinetik ipuinera, haien ondoan hazi gara. Libertad izeneko kartzelatik mugitu gabe bisitatu ditugu lurralde urrun askoak, pantailari begira batzuetan, eta hormetan leihoak irudikatuz bestetan: Portugal, Alemania, Aljeria, Irak… Kutxa Beltza-ra iritsi garen arte.
“Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.“