KUTXA BELTZA: Joseba Tapia eta Besamotzak (goiko aretoan)

Eguna/Ordua
2017/01/26
Osteguna
20:00
Goiko aretoa. Ateak 19:30ean zabalduko dira.
Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Kutxa Beltza:
JOSEBA TAPIA eta BESAMOTZAK
Joseba Tapia eta Besamotzak Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoetan baizik entzun ezingo dena. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari honako musikariak lagun:
– Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
– Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra ( Laiotz).
– Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
– Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).
Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak. 1990ean Tapia eta Leturia gisa argitaratutako Juergasmoan diskako Besamotza edota 1998an hasi zuen bakarkako ibilbidean plazaratutako 6 disketako kantak ahaire berriz jantzi ditu Joseba Tapiak Besamotzak talde zailduarekin batera. Zuzenean gozatzeko 14 kanta elektriko.
