Kutxa Beltza: Los Negativos (goiko aretoan)

Eguna/Ordua
2016/01/23
larunbata
21:00
Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €
Kutxa Beltza
LOS NEGATIVOS
Bartzelonako banda historikoa ikusteko sekulako aukera dugu hau. “Duplexin'” da Los Negativosen seigarren lana, Butterfly Recordsek eta Geiserek editatua, eta gertaera triste batekin batera heldu da: bandak kide bat galdu du aurten, Alfredo Calonge, bihotzekoak jota maiatzean.
