Kutxa Beltza: Old 97’s (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2015/07/14
asteartea
21:00
Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €
90eko hamarraldian Uncle Tupelo, Green on Red, Jayhawks eta Son Voltekin batera alternative countryko aitzindari, Old 97’s taldeak musika genero gama zabaletik hartzen du bere inspirazioa; cowpunk bizkorrenetik power pop doinuetara. 1993an Rhett Miller eta Murry Hammondek Dallasen osatuta, Old 97’s taldearen lanek oso kritika onak jaso zituzten hamarraldi horretan zehar, baina ez zen salmenta-kopuruan era berean islatu. Hala ere, horrek seguruenik salbatuko zien bizitza; euren soinua sendotu zuten, eta indartsuagoak bihurtu ziren zuzenekoetan. Rhett Miller talde-buruak mende honen hasieran bakarkako lanari ekin bazion ere, hasierako kide berberek jarraitzen dute gaur egun. Iaz “Most Messed Up” disko berria kaleratu zuten. Austinen grabatua, 12 kantak osatzen dute lana, eta The Replacements-eko Tommy Stinson eta Neko Case-ko Jon Rauhouseren kolaborazioak ere izan ditu. “Most Messed Up”-en kaleko melodiarik xarmagarrienak zartada elektrikoen bidez azkartzen dira, powerpop eta gitarra akustikoak batera doaz eta amerikar sustraiak ere antzematen dira bizi-energia rock´n´rollzale horren atzean.