La M.O.D.A. – True Mountains (SARRERAK AGORTUTA)
Eguna/Ordua
2016/10/14
Ostirala
21:30
Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
SARRERAK AGORTUTA
LA M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta Del Alcohol)
La Maravillosa Orquesta del Alcohol seikote originala da, akordeoi, banjo, mandolina eta saxofoia musika akustikoarekin nahasten dituena. Bere soinuak folk, country eta bluesetik edaten du, nahiz eta bere espiritua punk eta rock & rolletik dagoen gertuago. La M.O.D.A. moduan ezagutua den Burgoseko banda honek 4 urte darama kantak egin eta zuzenean jotzeari utzi gabe; festibaletan, aretoetan, tabernetan edo kalean. “¿Quién nos va a salvar?” gaztelerazko bere lehen LParen arrakastaren ondoren, eta BBK Live hankaz gora jarri zuen eta Madrilgo El Sol aretoa 3 gau jarraian betetzera eraman zituen 95 kontzertuko biraren ostean, taldea disko berriarekin itzuli da: “La primavera del invierno”. Gárate Estudiosen grabatua eta Santi Garcíak (Standstill, The New Raemon, Toundra) ekoitzia, La M.O.D.A.ren bigarren lana zinezkoa izateagatik nabarmentzen den proiektua sendotzeko funtsezko urratsa da. Eta horixe da, hain justu, 10 abesti berriek transmititzen dutena: benetakotasuna. Letrak, ahots urratua eta akordeoia taldearen bandera dira, baina lan honek soinu berritua eta estilo-nobedade zein berritasun instrumentalak dauzka. Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta María Rodésen kolaborazioek azken ukitu bikaina ematen diote “La primavera del invierno” diskoari.