THE 80’S show by Neon Collective – The Cure + U2 + Depeche Mode (Osasun arazoengatik atzeratua)

Eguna/Ordua
2025/03/01
Larunbata
21:30
The Neon Collective taldearen kontzertua bertan behera gelditzen da osasun arazoengatik
Hona hemen taldeak bidali duen komunikatua
Gasteiz eta Bilboko lagunak,
Tristura handiz jakinarazten dizuegu osasun arazoengatik asteburu honetarako Urban Rock Concept aretoan eta Kafe Antzokian antolatuta genituen “The 80’s Show by Neon Collective” kontzertuak atzeratu egin behar ditugula. Birus batek jota dago gure kantaria den Chen Torrijos, otitis larria eta eztarriko mina eragin dizkiolarik, eta horrek ezinezkoa egiten dio datozen egunotan eszenatoki gainean egotea. Pena handiz ematen dugu berri hau, batez ere eman diguzuen harrera beroagatik eta kontzertu bietarako sarrerak ia agortuta zeudelako.
Aretoekin lanean ari gara bi emanaldiak ahalik eta azkarren berkokatzeko. Hurrengo astean data berriak jakinaraziko ditugu, eta hortik aurrera nahi duenak sarreren itzulketa eskatzeko aukera izango du.
Laster elkar ikusiko dugulakoan
NEON COLLECTIVE TALDEA.
