Neuman – Yellow Big Machine

Neuman - Yellow Big Machine


Eguna/Ordua
2016/12/10
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegian: 18 €

NEUMAN
Neuman estatuko indie eszenako talderik garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken urteetan. Bere azken lana If, urteko lanik onenetako bat iritzi zuen prentsak, honek ateak zabaldu dizkiolarik jaialdi garrantzitsuenetan pisuzko izen moduan parte hartzeari. 2016an, Puerto de Santa Marian Paco Loco-rekin grabatutako 4 abesti berri argitaratu ditu Neumanek, tartean I Love You indartsua, 2017aren hastapenean grabatzen hasiko diren disko berriaren aurrerapen bat. Paco Roman-ek gidatutako bandak, talentuz eta grinaz hazten doan musika ibilbide apartekoa du, osperako salto bat egitea ere lortu duena Bye Fear / Hi Love lanaren argitalpenarekin, The Posies taldeko Ken Stringfellow-rekin partekatutako EP bikain batean. Gerora etorri ziren, Neumanen benetako sentsibilitateaz gainezka dauden eta bere zuzenekoen bereizgarri den soinu-bolada ere jasotzen duten If eta azken EPa.

YELLOW BIG MACHINE
Bertakoak diren Yellow Big Machine-en intentzioen adierazpena erabatekoa da: hemen daude ondo pasatzeko. Asperduraren aurkako gurutzada bat, 10.000 voltioko deskarga baten modukoa, elektrizatzailea eta zale bihurtzen zaituena. 2016. urte honetan Always with you argitaratu dute, beraien laugarren erreferentzia, erakutsiz hemen daudela eta berezko diskurtsoa dutela. Zeren eta zerbait egin badu banda honek, izan da ezagut daitekeen izen bat izatea, berezkoa eta aldakorra. Beraien hastapenetako amorruak bertan darrai, baina pixkanaka agertu da ildo ludiko, dibertigarriagoa, edo soul zein garage-aren eragina, edo besterik gabe, jolasteko eta ondo pasa arazteko gogoa. Rock, post hardcore, surf, soul eta kemen handia. Hori da Yellow Big Machine.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

eremuz-kanpoko-sotoa-ibon-rodriguez-kutxa-beltzathe-wave-pictures-kutxa-beltza-kafe-antzokia