Oier Araolaza: “Mozorrotzea ez da disfrazatzea: kokomarroen inauteriak” hitzaldia
Eguna/Ordua
2020/02/19
Asteazkena
16:30
Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia
Oier Araolaza: Mozorrotzea ez da disfrazatzea: kokomarroen inauteriak, hitzaldia
Mozorroak ardatz hartuta begiratuko diegu inauteriei, Euskal Herriko eta Europako inauteri tradizionaletan aurki daitezkeen hainbat mozorro harrigarri eta ikusgarri ikusiko ditugu, eta beraien arten partekatzen dituzten ezaugarrietan jarriko dugu begirada. Izan ere, guztiak desberdinak izan ere badira errepikatzen diren patroiak, eta inauterien jatorri komun baten berri eman diezakegute mozorro arketipo horiek. Baina ezer baino lehen galdera batekin abiatuko gara, gauza bera al da mozorrotzea eta disfrazatzea?