“Ombuaren itzala” filmaren estreinaldia

"Ombuaren itzala" filmaren estreinaldia


Eguna/Ordua
2025/03/11
Asteartea
19:00

 

Sarrera: 3 euro (egunean bertan erosi ahalko da txarteldegian)
Auzolankideak: doan + oparia 

 

 

Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko, XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen. Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan argentinar sentitzen da eta Pampa aldean, berriz, euskaldun. “Ombuaren” itzala bilatzen du; zuhaitzak bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dio eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du. Buenos Aires-en euskara irakasle postua lortzen du Laurak Bat euskal etxean.

Euskal Herrira itzuli da. Kuban borrokan ari diren tropa espainiarrei gorazarre egiten dieten bertsoak idazten dizkio. Kasualitatez, bere bertso “tamalgarriak direla” aipatzen den elkarrizketa bat entzuten du. Kuban soldadu zaurituak babesten dituen neska bat ezagutu egin
du, eta haretaz maitemindu da Otaño. Ekarpena egiten du, baina emaileen zerrendan bere izena ez jartzeko erregutzen dio. “Martin Fierro”ren bertsoak errezitatzen dizkio, Panpan egiten zuen lana azaltzeko. Donostiako intelektualen zirkuluak liburu bat argitaratu du bere bertsoekin. Prentsak “inspiratutako poetatzat” jotzen du. Halere, inguruko giroak itota sentitzen du bere burua, eta Argentinara ontziratuko da, emaztea Madalen eta hiru semeekin batera.

Otaño ombu zaharrarengana itzultzen da. Bi nostalgien besarkada da. Pehuajon bizitzen jarri da. Bertan askatasunez kanta dezake, inolako presio eta traba politikorik gabe: “Ez dugu arrazoirik, gutxi garelako… eta arrazoiaren jabeak asko dira”, esaten digu. Uriarte, La Baskonia-ko zuzendariak lanpostu interesgarria eskaintzen dio; aldizkarian kolaboratzeaz gain, Rosarioko Nekazaritza Zentsuan lanean ari da. Horrela ezagutzen du matxinsaltoaren izurritea, eta inbasioaren sinbolo bihurtzen du. Argentinan hiru alaba gehiago sortzen dira, maistra izan nahi dutenak. Uriarterekin hitz egiten du, haren bitartekaritzaz ikastetxe on bat aurkitzeko. Euskal-amerikar sentitzen da Otaño: “Bihotz-bihotzez besarkatzen dugu gure ondorengoen aberria…beste batzuek ere maitatuko dute; baina guk bezain beste, ez gehiago”. Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxearen inaugurazioan hitzaldi sutsua ematen du. Bertsoz eta gogoetaz betetako insomnio gaua, beste hainbatetan bezala. Oihal bat sukaldeko mahai gainean; Otañok, goibel, zazpi zatitan mozten du oihala, Zazpiak Bat-en metafora, euskal jendearen sentimendua, batasun nahia islatzen duen konposizioa sortuz.

Bere azken konposizioa 1910ekoa da:Argentinako Errepublikari, bere independentziaren lehen mendeurrena dela eta, gorazarre egiten dion olerkia. Otaño, liberal-fueristatik nazioarteko errepublikano konbentzitu bihurtu zen: “Maiatzeko eguzkiak aska ditzala Euskal Herria eta menderatutako herri guztiak”. Otaño handik gutxira hil zen Argentinako diasporan, 53 urte zituela. Ombuaren itzalpean
atseden hartzen du betiko,… eta José Hernándezen hizkuntzan abesten du: “Gizakiak isilean jasaten du / desamodioa eta gaiztakeria, / bihotz-hezurra / erdibitzen diotenak. / Erdia galdu da, / bestea hemen daramat, / kantu bidez borrokatu dudan tokian,
/arrazoiaren jabe direnen aurka.”

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search