Paraleloan #13

Eguna/Ordua
2014/09/26
ostirala
00:30
Ateak eta txarteldegia 00:00etan zabalduko dira
Hilabetean behin, Kafe Antzokiko goiko aretoa kalitatezko musika elektronikoa medio, espazio intimo eta ilunean bihurtzen duen kluba dugu Paraleloan. Estetika zuri-beltza, gordina, da Egoitz eta Katza arduradunen etxeko marka. Euren helburua artistak publikora hurbiltzea da eta sintetizadore eta dantzaren bidez lortu ohi dute. Dena dela, Paraleloan ezin da estilo bakarrera mugatu; musika onaren zaleentzat txoko berezia dugu eta.
“Estiloak alde batera utzita, sakontasuna maite dute. Egia. Espiritualitatea. Musikaren aurrean begiak ixtea, edota besoak altxatzea”
Antton Iturbe. Artikulu osoa irakurtzeko klik hemen.
