Paraleloan #23: Trevor Jackson (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/05/20
Ostirala
01:00
Goiko aretoan
Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)
Paraleloan #23:
TREVOR JACKSON
Jackson-ek 1987an hasi zuen bere ibilbidea diseinu enpresa bat sortu zuenean, BITE IT! Bere lehen lanek, besteren artean Cynthia Rose-en DESIGN AFTER DARK: The Story of Dancefloor Style, produkzio eta birnahasketetara eraman zuten THE UNDERDOG izenpean, bere hip-hop, psikodelia, abangoardiako elektronika eta dub nahasketa ilunek MASSIVE ATTACK, U2 edo UNKLE-ekin lan egitera. OUTPUT RECORDINGS zigilua sortu zuen gero eta lan egin zuen FOUR TET, LCD SOUNDSYSTEM edo THE RAPTURE bezalako taldeekin. 10 urte eta 100 argitalpenen ondoren Jacksonek amaitutzat eman zuen proiektua. Asko eskatzen dute Jackson, produktore, soinu diseinatzaile, birnahaste eta dj lanetarako eta GOSSIP, TIGA, SOFT CELL, YELLO eta DOVES taldeekin ibilia da besteren artean.
Etorkizunera begirako hurbiltze batekin, berrikuntza eta talentu berrien promozioaren etengabeko konpromisoak eramana, bai eta musikaren historiaren eta bere kultur erroen ezagutza zabala eta errespetuak, Jacksonen dantzalekuarekin komunikatzeko abileziak, bai FABRIC (Londres) bezalako klub handietan, artea eta moda nahasten dituzten goi profileko ekitaldietan (Trevor pertsonalki autatua izan zen Kraftwerk taldearen festa ondorengoan jotzeko, Tate Modern museoan 2013an) edo munduan zehar ematen diren underground festa txikietan, Londreseko dj garrantzitsuenen artean mantentzen du.