Pi L.T. – Leun (SARRERAK AGORTUTA)

Pi L.T. - Leun (SARRERAK AGORTUTA)


Eguna/Ordua
2017/05/05
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

PI L.T.
PiLT 1993an sortu zuten Rafa Ruedak, Aitor Abiok eta Jose Manuel Sampedro “Xanpe”-k; handik gutxira Txarli Solano batu zitzaien. 1994an grabatu zuten lehenengo maketa; bigarren bat ere egon zen, eta horrekin irabazi zuten Euskadi Gaztea V. Maketa Lehiaketa. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan ere accesita lortu zuten.
Hurrengo urtean heldu zen lehenengo lan luzea, PiLT (Esan Ozenki,1996). Hil da Jainkoa izan zen ateak ireki zizkiena. Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan zuen lan honek. Lehenengo lanak gora ekarrita, taldea bizi-bizi zebilen Denbora (Esan Ozenki 1998) ondu zuenean, hau ere J. Lastraren gidaritzapean. Kritikak ere gorespen hitzak izan zituen. 90 bat emanaldi egin zituzten lan honi zegokion biran. Ia geldiune barik etorri zen 3 (Esan Ozenki,1999) . Aurrekoen aldean, lan lan zuzen, melodiko eta koloretsua da.
Txarli Solanok taldea utzi egin zuen eta David González gaztea sartu zen. Soinu aldaketa da Minus (Metak 2002) lan honen bereizgarrietakoa; Xanpe-ren gidaritzapean grabatu zuten eta nahasketak Garate estudioan egin ziren Haritz Harreguyrekin. Mungiarren lanik borobilena. Game Over (Metak,2004). Azken lanaren grabazioan laukote baziren ere, Aitorrek taldea utzi eta hirukote eginda eman zituzten zuzenekoak Rafak, Xanpek eta Davidek. “Xanpe”-k gidatu zuen ekoizpena Jonan Ordorikarekin batera. Lan gordinagoa da, kanta zuzenak ditu.
“Hamarkada baino gehiago pasatu da gure azken emanalditik. Musikak bizi gaitu, eta taldearen gelditzeak proiektu ezberdinetarako ateak zabaldu zizkigun taldeko partaide guztiei. Horietan darraigun arren, une egokia iritzi diogu gure bideak berriz gurutzatzeko.
“Zergatik?” izango da gehienok buruan izango duzuen galdera eta, egia esan, ez dago zergati berezirik. Galdera honi eman diezaiokegun erantzunik zintzoena “Zergatik ez?” da.
Hau da, Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David González izango dira taula gainean, ohiko laukotea boskotea bihurturik. Emanaldi gutxi batzuk baino izango ez diren arren, gogotsu gaude emozioz beteriko une hauek zuekin konpartitzeko.
Osasuna!” (PILT)

LEUN
Leun 2015ean sortutako Mungiako musika taldea gara, Jone Ibarretxek (ahotsa eta baxua), Antton Goikoetxeak (gitarra) eta Markel Badallok (bateria) osatua. Rock talde bat izan arren beste estilo batzuetan ohikoak diren erritmo, melodia eta armoniak ere erabiltzen ditugu. Askotan gure abestietan erritmo eta intentsitate aldaketa gogorrak aurkitu daitezke.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

sen-horx-tyler-durden-kutxa-beltza-kafe-antzokiaizar-star-vii-grateful-dead-still-river-syd-barrett-peter-abels