Sotomonte + Manu Gastado & The Kosmik Twaregs (Basque Fest Rock City 2022)
Eguna/Ordua
2022/04/15
Ostirala
22:00
Ateak 21:30etan zabalduko dira.
Doako sarrera.
SOTOMONTE
Jokin Salaverria Getxoko musikaria aurkitzen dugu Sotomonte proiektua gidatzen. Baxujolea eta kantaria, ibilbide luzeko musikaria da Jokin. Proiektu ezberdineran parte hartu du eta Los Angeles hirian ere urte batzuk eman ditu bertako musika eszenan parte hartuz. Sotomonte da bere talde berria eta estreinekoz aurkeztuko du Bilbon. Folk, rock eta doinu psikodelikoak aurkitzen ditugu “From Prayer to the Battlefield” izenburuko estreineko lan berrian.
MANU GASTADO & THE KOSMIK TWAREGS
Los Tuppers taldearen buru ibili ondoren azkenengo 25 urteetan Manu Gastado musikariak bere proiektu berria aurkeztuko digu estreinekoz talderekin batera. “Kosmik Street” deitzen da diskoa eta hainbat komunikabide ezberdinetan goraipatua dute azkenaldian. Bertan maisuki landutako pop eta doinu psikodelikoak aurkitzen ditzakegu.