STR + Eider Saez

Eguna/Ordua
2025/03/27
Osteguna
21:30
Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 10 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze)
Txarteldegia: 14 €
*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
Eiderrek eta S T R taldeak beren azken irteerak aurkeztuko dizkigute, eta, horrekin batera, zuzeneko proposamen berriak . “Nola aldatu gara?” diskoan, Eiderrek introspekzioz eta eboluzio pertsonalez beteriko soinu-bidai batera gonbidatzen gaitu. S T R-k, aldiz, grabitazio berri batera hurbiltzera animatzen gaitu “Grabitatea une batez” diskarekin, erritmo elektronikoekin, hyperpoparekin, future bassekin eta pop-funkekin batera.
