Temblores – Los Galerna
Eguna/Ordua
2015/07/17
ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
“En El Purgatorio” (2010), “Surfusión” (2012) eta “Akelarre” (2013) lanen ostean, Los Galerna taldeak disko berria argitaratu berri du The Cavernarios mexikar bandarekin batera: “Sangre en el Atlántico”. Surfa, rock’n’rolla eta instrumentalak maisuki jota, Arrasateko bandaren abestiak energiaz beteak daude, eta zuzenean sekulakoak dira.
Temblores Donostialdeko banda da, 1991n osatua. Psychobilly eta rockabilly jotzen maisuak dira, eta bere zuzenekoak izugarriak dira. Duela bi urte rockabilly abesti zaharrak berreskuratu eta bere ukitu pertsonala ematera ausartu ziren; hala nola, Tom Waits hillbilly bilakatu zuten, eta Benny Joy 50eko hamarraldiko rockerrari punk gandorra jarri zioten. Bere errepertorioan kanta propioak eta ziur gustagarriak ere badituzte.