The Adolescents – TV Smith & The Bored Teenagers play The Adverts

The Adolescents – TV Smith & The Bored Teenagers play The Adverts


Eguna/Ordua
2014/07/18
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabaltzen dira

Aurresalmenta: 17€ (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com)
Txarteldegia: 20€

The Adolescents 

Black Flag edo Circle Jerks bezalako taldeetan aritutako Tony Cadena eta Steve Sotoren ikaragarrizko kontzertuek zeresan handia eman dute. Izan ere, nahiz eta 30 urte igaro diren AEBetako hegoaldeko kostako punk eszenatokia irauli zutela, musikari horiek forma ezinhobean jarraitzen dute. 2009an etorri ziren azken aldiz Euskal Herrira eta oraingoan album berri batekin datoz. Europa osoan zehar arituko dira biran; 40 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte.

The Adolescents taldearen lehenengo diskokoak dira orain ereserki bihurtutako ‘Amoeba’, ‘No Way’, ‘Kids Of The Black Hole’, ‘I Hate Children’, ‘Democracy’ edo ‘Wrecking Crew’. Honetaz gain, bere estudioko azken bi lanek, ‘OC Confidential’-ek batez ere, euren betiko jarraitzaileak harritu zituzten, abestien kalitate ona eta intentsitate handia medio.

TV Smith & The Bored Teenagers play The Adverts

Tv-SmithGaua zabaltzearen ardura punkaren beste izen handi baten esku egongo da, hori bai, honako hau Britania Handikoa: TV Smith. 1977an The Adverts taldearen buru izan zen TV Smith. Euren 1. diskoa, ‘Crossing the Red Sea with The Adverts’ punkaren historian eragin handiena izan duten diskoen artean dago. Bigarren diskoarekin beste formula bat erabili zuten eta bere garaian arrakastarik ez lortu izan arren, gaur egun, 35 urte geroago alegia, maisulantzat dugu.
TV Smithek disko anitzez betetako bakarkako karrera luzea izan du, baina oraingoan The Bored Teenagers taldearekin batera datorkigu The Advertsen arrakastak jotzera.
Gogoratzeko gaua!

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Yesterday-&-Today