The Bevis Frond – Biscuit

The Bevis Frond - Biscuit


Eguna/Ordua
2015/09/17
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power Records)
Txarteldegia: 15 €

Hanky Panky Recordsen urteurren ospakizuna:

THE BEVIS FROND
BISCUIT

Hanky Panky Records Bilboko diskoetxeak 10 urte bete ditu. 2005ean hasi zen abentura hau 70eko hamarraldiko pop eta folk-rock britainar onenaren erdi ezkututako bi harribitxi berreskuratuta: “Into Your Ears”, Pete Dello-rena, eta “March Hare”, Colin Hare-rena. Harrezkero, besteak beste, hainbat artistaren lanak plazaratu dituzte, bertokoak eta nazioartekoak: Santiago Delgado y los Runaway Lovers, Cosecha Roja galegoak, Andrew Sandoval, Alan Tyler & The Lost Sons Of Littlefield, John Howard, Kevin Junior, Band Of Outsiders… Oriango honetan, 10. urteurrena ospatzeko, bere banda gustukoenetako bat aurkeztu nahi dute: The Bevis Frond, Nick Saloman musikari ingeles handiak gidatzen duen taldea. The Bevis Frondek 1986an kaleratu zuen lehen diskoa eta geroztik, 20 LP baino gehiagotan, Hendrix, Wipers eta Byrdsen arteko oso fusio original eta pertsonala lortu dute. Horrela, azken urteotako rock psikodelikoa egiten duten comboen artean, garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Estatuan bi kontzertu besterik ez dute eskainiko. Ez galdu aukera hau.

Gaua irekitzeko, Vilanova I La Geltrúko Biscuit taldea izango da, hard-pop combo paregabea eta Bevis Fronden zale amorratua. Kiko Amaten esanetan, “Biscuit Estatuko rock’n’roll talderik onena da”. Bere eraginak, Who, Redd Kross, Byrds, West Coast pop, MC5, power pop eta garaje punk.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Los Brazos Kafe AntzokianAndres Suarez Kafe Antzokian