The Black Lips – Moon Shakers
Eguna/Ordua
2014/08/20
asteazkena
23:00
Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira
Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)
THE BLACK LIPS
Atlantako The Black Lips taldea lehen aldiz izango dugu Bilbon ‘Underneath The Rainbow’ (Vice 2014) disko berria aurkezten. Patrick Carney (The Black Keys) eta Tommy Brenneck (The Dap Kings) musikariek ekoizturiko lana da euren azken diskoa eta beraien kantuetan pop bizia eta rock’n’roll alaia antzematen dira. Zuzenean talde guztiz dibertigarria da eta rock’n’roll doinu dantzagarriak jotzen dituzte. ‘Good Bad Not Evil’ eta ‘200 Million Thousand’ diskoekin eman ziren ezagutzera baina Mark Ronsonek ekoizturiko ‘Arabian Mountain’ diskoa plazaratu zutenean egin ziren ezagun.
MOON SHAKERS
Neskez osaturiko talde alaia dira Moon Shakers Bilbo eta Getxo artean banatzen dira taldekideak: Inge Isasi (abeslaria), Leire Heras-Gröh (gitarra, teklatua, koroak), Nagore Martínez (gitarra), Nerea Argaluza (baxua) eta Aiala Etxaburu (bateria).
Duela hiru urte hasi ziren jotzen eta euren abestietan rockaren freskotasuna da gehien nabarmentzen dena. 2012an bost abestiz osatutako maketa grabatu zutenetik, “garageragoak” bihurtu dira, euren esentzia mantendu arren: ahots bikoitzak, koro gogoangarriak eta gitarra riffak besteak beste.