The Dictators NYC + The Hammer Killers
Eguna/Ordua
2014/10/17
ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira
Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, Muga tabernan)
Txarteldegia: 18 €
1974an New York-en sortutako The Dictators gaur egun punk-rock munduan dabiltzan musikariengan eragin gehien izandako potro-punk taldeetako bat da. Kultura herrikoiaren topikoak eta rock´n´roll mundu alprojaren gehiegikeriak satirizatzean datza euren filosofia: borroka librea, gauerdiko telebista, kultozko filmak, emakumeak edota “fast food” delakoa, kasu. Dictators-en soinuak “Detroit sound” izenekoaren eragin nabarmena du, eta baita The Who eta 1960ko hamarkadako “garaje”-arena ere. Eragin guzti horiek akorde gutxi batzuetara ekarri, eta gitarra “solo” luzeekin indartzen dituzte. Taldean musikari fin asko aritu izan dira: Andy Shernoff baxujolea, Scott Kemper eta Ross Funichello gitarrajoleak, Stu Boy King baterijolea eta Dick Manitoba abeslaria. Dictators-ek hiru disko argitaratzea lortu zuen: “The dictators go gil crazy!” (Epic 1975), “Manifest Destiny” (Asylum 1977) eta “Blood brothers” (Dictators, 1978).
Testua: Gaztezulo
The Hammer Killers