The Dictators NYC – Aterkings
Eguna/Ordua
2015/11/15
igandea
20:00
Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 18 €
THE DICTATORS NYC
1973an New York-en sortutako The Dictators NYC gaur egun punk-rock munduan dabiltzan musikariengan eragin handiena izandako proto-punk taldeetako bat da. Kultura herrikoiaren topikoak eta rock´n´roll mundu alprojaren gehiegikeriak satirizatzean datza euren filosofia: borroka librea, gauerdiko telebista, kultozko filmak, emakumeak edota “fast food” delakoa, kasu.
Dictators-en soinuak “Detroit sound” izenekoaren eragin nabarmena du, eta baita The Who eta 1960ko hamarkadako “garaje”-arena ere. Eragin guzti horiek akorde gutxi batzuetara ekarri, eta gitarra “solo” luzeekin indartzen dituzte. Taldean musikari fin asko aritu izan dira: Andy Shernoff baxujolea, Scott Kemper eta Ross Funichello gitarrajoleak, Stu Boy King baterijolea eta Dick Manitoba abeslaria.
Dictators NYC-ek hiru disko argitaratzea lortu zuen:“The Dictators Go Girl Crazy!” (Epic, 1975), “Manifest Destiny” (Asylum, 1977) eta “Blood brothers” (Dictators, 1978).
Testua: Gaztezulo
ATERKINGS
Gaua irekitzen, Markinako taldea arituko da.
ARG: J.A.ARETA GOÑI (JUXE)