The Dictators NYC – Los Chicos

The Dictators NYC - Los Chicos


Eguna/Ordua
2017/04/21
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegia: 18 €

THE DICTATORS NYC
1973an New York-en sortutako The Dictators NYC gaur egun punk-rock munduan dabiltzan musikariengan eragin handiena izandako proto-punk taldeetako bat da. Kultura herrikoiaren topikoak eta rock´n´roll mundu alprojaren gehiegikeriak satirizatzean datza euren filosofia: borroka librea, gauerdiko telebista, kultozko filmak, emakumeak edota “fast food” delakoa, kasu.

 Dictators-en soinuak “Detroit sound” izenekoaren eragin nabarmena du, eta baita The Who eta 1960ko hamarkadako “garaje”-arena ere. Eragin guzti horiek akorde gutxi batzuetara ekarri, eta gitarra “solo” luzeekin indartzen dituzte. Taldean musikari fin asko aritu izan dira: Andy Shernoff baxujolea, Scott Kemper eta Ross Funichello gitarrajoleak, Stu Boy King baterijolea eta Dick Manitoba abeslaria. 

Dictators NYC-ek hiru disko argitaratzea lortu zuen:“The Dictators Go Girl Crazy!” (Epic, 1975), “Manifest Destiny” (Asylum, 1977) eta “Blood brothers” (Dictators, 1978).
Testua: Gaztezulo

LOS CHICOS

the-dictators-nyc-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

etxe-kutxa-beltza-kafe-antzokiafuel-fandango-kafe-antzokia