The Dragtones

Eguna/Ordua
2015/09/16
asteazkena
20:30
Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €
The Dragtones The Hives-eko gitarristaren banda berria da. Nazioarteko cocktail indartsua da, rock’n’roll eszenako bandarik ezagunenetako kideek osatua: Los Angeleseko Luis & the Wildfires-eko Luis Arriaga (ahotsa); The Barbwires, The Hi-Winders eta The Intruders-eko Mike Barbwire (gitarra eta baxua); The Hi-Winders eta The Intruders-eko Per “The Hammer” Thorsell (gitarra); The Hi-Winders eta Whale-ko Jörgen “Jugglo” Wall (bateria); eta The Hives-eko Vigilante Carlstroem (gitarra) dira. 50eko hamarraldiaren bukaerako eta 60ko hasierako rock’n’rolla modu zoro eta basatian jotzen dute. Lehen aldiz izango ditugu hemen, zuzenean.
