The Magpie Salute (SARRERAK AGORTUTA)

Eguna/Ordua
2018/11/11
Igandea
19:30
Ateak eta txarteldegia 18:30ean zabalduko dira.
SARRERAK AGORTUTA
THE MAGPIE SALUTE
The Black Crowes-eko sortzaile Rich Robinson-ek, azken hiru hamarraldietako rock and roll abesti distiratsuenetariko batzuen egileak, The Magpie Salute izeneko talde berri baten jaiotza iragarri zuen 2016ko urrian. Ideia Robinson-ek The Black Crowes-eko taldekide ohiak zituen Marc Ford, Sven Pipien eta Eddie Harsch-ekin (2016ko azaroan hil zen Harsch) hilabete batzuk lehenago Woodstock-en, New York-en, emandako kontzertu batzuen ostean sortu zen.
2017ko urtarrilean eman zituzten euren lehen kontzertuak The Magpie Salute moduan New York-eko Gramercy Theatre-en, 10 musikari eskenatoki gainean klasikoak eta The Black Crowes eta Robinson eta Ford-en bakarkako ibilbideko abestiak jotzen. Taldearen lehen pausu hauek iazko ekainean argitaratutako zuzeneko disko batean
islatu ziren.
Baina iragan abuztuaren 10ean High Water I lana kaleratu zen, The Magpie Salute-en estudioko lehen diskoa. Taldea birziklatu egin da eta orain Rich Robinson eta Marc Ford dira kitarjole, John Hogg abeslari, Sven Pipien baxujole eta Joe Magistro baterijole (azken hau Robinson-en bidailagun izan da bere bakarkako ibilbidean; diskoaren grabaketan parte hartu duen Matt Slocum teklatu jolea bezala). Lan berri honek bi gauza berretsi ditu: taldea behin betikoa apustua dela (2019an High Water II kaleratuko dute) eta elkarrekin berriro jotzeaz gozatzen ari diren aspaldiko lagunek osatutako banda bat baino askoz gehiago dela.
