The Tripwires (Model Rockets + Young Fresh Fellows + Mudhoney)
Eguna/Ordua
2014/09/22
astelehena
21:00
Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €
THE TRIPWIRES (Model Rockets + Young Fresh Fellows + Mudhoney)
Seattle hiriko musikari esanguratsuek osaturiko taldea da The Tripwires. John Ramberg, Jim eta Johnny Sangster eta Dan Peters taldeak Young Fresh Fellows, Mudhoney, Model Rockets, The Minus 5, Roy Loney’s Longshot edota Neko Case moduko taldeetako kideak dira edo izan dira. Horrelako goi mailako musikariak elkarrekin ikustea zaila suertatzen da, ez baita erreza izaten haien agendak bateratzea. 2006ean sortu ziren eta “Makes You Look Around” (2007) eta “House To House”(2010) diskoak plazaratu ondoren, aurten euren lan berria, “Get Young”, aurkeztera datoz lehen aldiz Euskal Herrira.