Toundra – Backbone
Eguna/Ordua
2018/09/29
Larunbata
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Sarrera: 15 € + banaketa gastuak (San Miguel zerbeza bat barne) (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
San Miguel Music Explorers:
TOUNDRA
Vortex disko berriaren aurkezpena.
Argazkia: Valentin Suarez
BACKBONE
Backbone 2011 urtean sortu zen, Gernika eta inguruetako 4 gazte batu zirenean. Hasiera batetik metal, stoner, sludge, … doinuak jorratzen, autoekoiztutako bi demo grabatu zituzten: Backbone (2013) eta Landscape (2015), biak Iparragirre Rock Elkartearen lokaletan grabatuta.
Zenbait aldaketaren ostean, gaur egungo formazioa Martin (ahotsak), Dela (Gitarra eta koruak), Zugadi (Gitarra), Arriaga (Baxua eta koruak) eta Ardanzak (bateria) osatzen dute. Gaur egun euren azken lana Rebirth (2018), Korturec estudioetan grabatu eta Bartzelonako Northwaves Studion nahastu eta masterizatuta – aurkezten dabiltza Euskal Herriko txoko desberdinetan zehar.