Travellin’ Brothers + Alex Schultz & Raphael Wressnig (SARRERAK AGORTUTA)

Travellin' Brothers + Alex Schultz & Raphael Wressnig (SARRERAK AGORTUTA)


Eguna/Ordua
2017/01/06
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

TRAVELLIN’ BROTHERS
Bere bi urtetako azken biraren ondoren, 120 emanaldi 11 herritan, Bruselako European Blues Challenge irabazi, Memphiseko International Blues Challenge-eko finalista izan, ia kontzertu guztietan sarrerak agortu eta entzule, programatzaile eta kritikaren babesa jaso, Leioakoak bere zazpigarren lanarekin datoz, One Day in Norway. Azken urteetan europar blues panoraman ikusmin gehien sortu duen bandetako baten mailakoa eta berezia den disko bat egiteko momentua zen. Horrela izanik, erabaki zuten diskoa Norvegian grabatzea, Juke Joint Studio izenekoan, estudio analogiko bat, Memphiseko Stax Studio-en urrezko garaian bertan egondakoa eta Albert King, Aretha Franklin, Little Milton eta maila horretako artista zerrenda luze batek grabatzeko erabili zuten grabazio mahaia duena. Zortzi orduko sesio bat, amarrurik gabe, grabaketa zaharren moduan, memorian denok ditugunetan bezala, eta horri aurre egiteko gai gutxi diren moduan, gaur egun. Travellin’ Brothers taldeak seikote moduan aurkezten digu diskoa, soinu gordin eta zahar, baina hein berean egungo batekin, orain urteak hasitako bidea jarraitzen duten konposaketekin, bide bat, bluesa hartzen duena abiapuntu, konplexurik gabe barneratzeko gospel, swing, jazz edo country-aren eremuetan edo New Orleanseko soinurik benetakoenean eta amerikar erroetako musikaren maisu lan bat oparitu.

travellin-brothers-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

alberto-tarin-orchestra-kafe-antzokiavendetta-prentsaurrekoa-kafe-antzokia