Urbeltzen Dantza Ganbara

Eguna/Ordua
2015/06/10
asteazkena
20:00
Doako sarrera
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik, publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia; ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea
