Vodafone Yu Music Shows: Delorean – Dear Audrey
Eguna/Ordua
2016/10/11
Asteartea
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Sarrera gonbidapen bidez
LORTU ZURE GONBIDAPENA:
Vodafone Yu Music Shows
DELOREAN
Delorean, 15 urte baina gehiagoko ibilbidea bizkarrean, denbora daramate poparen eta elektronikaren artean ibiltzen, dance kantak idatziz pop bailiran eta pop diskoak dantzalekurako ekoizten. Hazkunde hasierako lehen lanak, Subiza (2010), nahasten zituen jadanik doinu argitsuak eta sintetizadoreak, house musikaren garrarekin; barne begiradan oinarrituago den Apar (2013) diskoak ere rock tradizionalaren instrumentazioak uztartzen zituen erritmo dantzagarriekin. Muzik izeneko lan berriarekin datoz eta gu dantzan jartzeko gogo handiz. Diskoa bere zigiluaren bitartez ekoiztu dute, Phlex eta Chris Coady-k nahastu du, besteren artean Yeah Yeah Yeahs, Grizzly Bear, Beach House edo Future Islands taldeekin lan egin duen amerikar ekoizle famatuak. Muzik elektronikaren legatua besarkatzen du, baina LParen leitmotiva ere seinalatzen du: musika bera. 9 kanta hauek soiltasunetik diseinatzen dira baina ez dago sinplekeriarik gero eskaintzen duten musikan: ñabardura sentikor eta gogoetatsuz bildutako, elektronika modernoz osatutako disko bat.
DEAR AUDREY
Dear Audrey, azken Vodafone yu Music Talent sariaren irabazleak izango dira hasierako taldea. Atila Demai (Buenos Aires, 1994), Guillermo Botí (Barcelona, 1993) eta Hugo Mell-ek (Moissac, 1993) Madrilen sortu zuten Dear Audrey 2015. urtearen hasieran: freskotasunak eta ahotsen jokoak bereizten dituen doinuak dituen, soinu anitzeko talde bat. Madrileko hainbat aretotan jo ondoren, 2015ean Vodafone yu Music Talent irabazten dute eta honek beraien lehen diskoa grabatzeko eta artista nabarmenen aurretik aritzeko aukera eman zien. Ekainean argitaratu zen, Journeys da bere izena eta beraiek konposatutako 8 kantaz osatua da. Instrumentu akustikoak dira nagusi, ukitu elektrikoekin, beraien ezaugarri nagusia albo batera utzi gabe, perfekzioz bat egiten duten hiru ahots nagusi.