Woodstock Revisited. 1969/2019. 50. urteurrena. (Sarrerak agortuta)
Eguna/Ordua
2019/10/26
Larunbata
22:00
Sarrerak agortua.
*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
WOODSTOCK REVISITED. 1969/2019
1969. urtean historian egon den musika jaialdirik handiena burutu zen Max Yagur baserritarrarenbelardietan, Woodstock (New York) herrian. Geroztik 50 urte igaro dira. 500.000 lagunetik gora bildu ziren bertan. 60. hamarkadako mugimendu kontrakulturalaren gailurra izan zen eta gerora etorriko ziren jaialdi handien hazia bertan aurkitzen dugu. Han elkartu ziren belaunaldi oso baten adierazgarri izan ziren hainbat talde eta artista. Santana, Joe Cocker, Jefferson Airplane, Crosby, Stills, Nash and Young, Jimi Hendrix, Sly and The Family Stone, Janis Joplin, The Band edo The Who, beste batzuen artean.
Aurrekoan “The Concert For Bangladesh” kontzertuan egindakoaren bidea jarraituz, Bilbo eta inguruko hainbat musikari elkartuko dira gau honetan Woodstocken gertatutakoari gorazarre eginteko 3 orduko emanaldian.