Young Fresh Fellows – The Northagirres
Eguna/Ordua
2016/11/04
Ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €
YOUNG FRESH FELLOWS
Estatu Batuetako ipar mendebaldeko izkina euritsuan, koadrozko alkandora eta gitarra zaratatsudun gazte batzuek grunge-a sortu aurretik, Young Fresh Fellows erregeak ziren bere hirian bai eta irakiten zegoen Pazifikoko eszenako talde barregarri eta sinpatikoena. Grunge-aren eztanda berean bizirik irautea lortu zuten Butch Vig ekoizlearekin disko bat grabatu zutenean, Nirvanaren Nevermind eta Smashing Pumpkinsen Gish diskoen grabaketen arteko hamar egunetan. Hau nahikoa ez balitz, bizirik irten ziren ere, Scott McCaughey bere liderrak 1994an Seattle utzi eta REM taldearen disko eta biretarako laguntzaile finkoa bilakatu zenean, milioika pertsonen aurrean joz eta jet pribatuetan bidaiatuz. Eta gaur egun ere, 2016an Seattle hiriko talde eskarmentatuenek ere Nirvanatik Pearl Jamera, Soundgarden edo Mudhoneytik igarota, seguruenik esango dizute hiriko ohorezko musika enbaxadoreak eta beraien tipo kutunenak Young Fresh Fellows jarraitzen dutela izaten. Beraien azken lana Tiempo de lujo 2012koa da eta mailari eusten dio beraien marka den soinu pertsonala mantenduz, non sartzen den rock lisergiko eta mozkorgarria, britaniar musikako onenei eta klasikoenei egindako keinuekin, besteren artean Who, Kinks edo Beatles, 60. hamarkadako garage punkaren oroipenak eta power pop ausarta. Young Fresh Fellows taldeak jarraitzen du erakusten zein dibertigarria den jotzea lehengai bikainak erabiliz.
THE NORTHAGIRRES
The Northagirres amerikar eta australiar eraginak dituen rock banda bat da, ondo ezberdindutako hiru gitarra ditu, hammond, pianoa eta baxu eta bateriaz osatutako sail erritmiko sendo eta askotarikoa. Riffak, doinua, erritmoa, jarrera, rock & roll purua. The Northagirres eskarmentu eta ibilbide luzeko musikariz osatuta dago, The Hot Dogs!, Müturbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper eta Painful taldeen partaide izandakoak besteren artean. The Northagirres da, batez ere, zuzeneko talde bat, zuzeneko bat gogorra eta setazkoa, agertzen diren lekuetan aho-zapore on bat eta izerdi putzu eder bat uzten duena, beraien errepertorioaz gain, aitaordeei ere omenaldia eginez, The Rolling Stones, Neil Young, Tom Petty edo Elvis besteak beste.