Zine txokoa: Amaren eskuak
Eguna/Ordua
2014/10/21
asteartea
11:00-18:30
Antolatzailea: Gabriel Aresti Euskaltegia
Doako Sarrera
Karmele Jaiok titulu berarekin idatzitako liburuan oinarritutako ‘Amaren eskuak’ film luzeak belaunaldi baten bizipenak islatu nahi ditu: gaur egungoa, gurea. Konpondu gabeko arazoez ari zaigu. Presazko gauzek benetan garrantzitsua den hori nola ezkutatzen diguten kontatzen digu. Gai asko jorratzen ditu: sentiberatasunaren balorea, asetzen ez gaituen lanez bakarrik beteriko bizitza, inkomunikazioa, errudun sentitzea… eta, eguneroko errutina hausten dugunean, gure barneko gaztelua amildu egiten dela.
Sinopsia: Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.