Zine-txokoa: “Loreak”

Eguna/Ordua
2015/06/03
asteazkena
10:15/16:15
Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
Ikasturteko azken Zine-txokoan, euskara ikasleek Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako “Loreak” (2014) film arrakastatsua ikusteko aukera izango dute, goizez zein arratsaldez. Gainera, goizeko emankizunean Itziar Ituño aktorea ere izango da.
SINOPSIA: Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
