G abriel Aresti euskaltegiak aurkeztutako Gazteola ekimena, 6 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteen aisialdian eta hezkuntzan euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzeko antolaturiko ekimen berria da eta Kafe Antzokiko jangela zerbitzua erabiltzeaz gain, gure aretoak ere erabiltzen dituzte, antzoki batean jolasteko, sortzeko, dibertitzeko… aukera baliatuz.
Urte osorako egitasmoa da, baina uda honetarako jada hainbat campus, udaleku eta jarduera tailer antolatu ditugu federazio eta elkarte ezberdinekin, hala nola, futbol, saskibaloi, bertso, pilota, dantza, musika sorkuntza, DJ, bideogintza, argazkigintza, antzerki edo ingelesa.