Aste Santuan euskaraz bizitzeko aukera Bilbon
Aste Santuan zein Pazko Astean, kultura euskaraz gozatzeko agenda eskaintzeaz gain, haur, gazte eta helduentzat euskara ikasi eta praktikatzeko aukerak ere izango dira Bilbo erdian, Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik. Haur eta gazteek oporraldiko goizak ikasteko eta disfrutatzeko, koloniak, tailerrak eta euskara akademia izango ditugu. Eta helduentzat, berriz, barnetegiak izango dira, Bilbon eta Bakaikun (Nafarroa), Aste Santuan ere euskara ikasteko, azterketak prestatzeko eta ederto pasatzeko.
Azken albisteak